Eusko Legebiltzarrari exijitzen diogu esplotazioa amai dezala

2015/06/12
Eusko Legebiltzarrari exijitzen diogu esplotazioa amai dezala
ELAk mobilizazio bat egingo du gaur goizeean Gasteizen, duela hilabete batzu Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Legegintzako Herri-Ekimena babesteko. Ekimen honen bitartez, administrazio publikoan dauden esplotazioarekin amaitu asmoz azpikontratatutako langileen eskubideak bermatu nahi ditu sindikatuak. Hitz gutxitan, hitzarmen bat aplikatzea, subrogazioa bermatzea, enplegu egonkorra lortzeko, eta enpresek arauak hautsiz gero, zigorrak ezartzea.

Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiak eta Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduradunak eman diote amaiera gaurko mobilizazioari. Muñozek gogoratu du ekimenak 110.000 sinadura jaso zituela. “Inoiz sinadura gehien lortu duen ekimena izan da ELAk aurkeztutakoa. Bi gauza adierazten ditu horrek: Lehenengoa, langileok alde gaudela: ez dugu esplotaziorik nahi; ez dugu nahi patronalak eta gobernuek bultzatzen duten esplotazioa; eta bigarrena, lan bikaina, gure militantziak, egin duena”, adierazi du.

Bestalde, pasa den ostiralean Urkullu Lehendakaria Adegiren Batzar Orokorrean izan zela azpimarratu du eta bat egin zuela bere lan harremanetarako eredu atzerakoarekin salatu du. “Adegiren enpresa eredu berri horretan sindikatuak ez du tokirik. Ez du bere aldebakarreko ahalmena mugatuko duen ezer antolaturik nahi. Enpresetan patroi ahalguztidunaren eta banako langilearen artean ezer kolektiborik ez du topatu nahi”.

ELAko idazkari nagusiak argitu du birritan azaldu diola Toña sailburuari  Legegintzaldirako Herri Ekimenaren nahia zien den. “Komunikabideetan esaten duena egintzekin frogatzeko aukera du. Baina Jaurlaritzaren posizioa ikusirik, eszeptiko izateko motiborik badugu. Politika guretzat ez dira hitzak bakarrik. Batez ere egintzak dira. ELAk langileen aldeko egintza eta erabakiak eskatzen ditu; enplegu duinaren aldekoak; areago, enplegua ematen duena administrazioa bada” azaldu du.