Murrizketan aurka manifestazioak izan dira Gasteiz eta Bilbon

2012/05/20
Murrizketan aurka manifestazioak izan dira Gasteiz eta Bilbon
Milaka pertsonak parte hartu dute gaur eguerdian Gasteizen eta Bilbon ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta 60 eragile sozialak baino gehiagok administrazioek ezarritako murrizketen aurka deitutako manifestazioetan.

Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiak esan du agintariek gezurrak bata besteraren atzetik botatzen ari direla, eta datozen asteotan murrizketa gehiago etorriko direla. “Egoera oso larria banketxeek dituzten zorrengatik, eta horrek ekonomia balditzatuko du. Politikariak eta agintariak jakinaren gainean daude, eta gezurretan ari dira gizartea ez dadin ohartu larritasunaz”.