Mercedes Benz (Gasteiz)
Previnsako suhiltzaile guztiek egin dute greba
ELAk, sindikatu deitzaileak, gogorarazi du Mercedes Benzen azpikontrata honek duela urteko lanaldirik handienetakoa eta soldata baxuenetakoa du, lan kargez eta gehiegizko erantzukizunez gain.
Gaur, urtarrilak 15, Previnsa enpresan deitutako greba mugagabearen lehen eguna izan da. Mercedes Benz enpresak azpikontratatutako enpresa da, eta suhiltzaileen zerbitzua ematen dio lantegiari. Plantillaren % 100ak egin du greba, bigarren txandaren zain. Plantillak urteko lanaldirik handienetako bat du, oldata baxuenetakoak, ordea. Horrez gain, lan karga eta erantzukizun handiak dituzte.
Negoziazioan ez da urratsik egin enpresak ez duelako negoziatu nahi. Gauzak horrela, langileek tinko jarraituko dute. Gaur bertan elkarretaratzea egingo da fabrikaren aurrean, 14:15ean, eta Mercedes Benentzat zuzenean edo zeharka lan egiten duten pertsona guztiei dei egin diete parte hartzera.