Sindikatu eta eragile sozialek etxebizitza duinaren alde manifestazioa deitu dute larunbaterako

2012/11/16
Sindikatu eta eragile sozialek  etxebizitza duinaren alde manifestazioa deitu dute larunbaterako
Sindikatu eta eragile sozialek etxe kaleratzeen aurka deitutako manifestazioa datorren larunbatean, azaroak 17, Bilbon. Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotzaren enparantzatik.

Deitzaileen esanetan, botere publikoek mesede egin diete etxebizitzarekin negozioa egin dutenei. Eraikuntza-enpresen eta bankuen interesen alde jokatu dute. Horrela, bizileku bat izateko eskubidea espekulaziorako ondasun bihurtu da, eta herritar gehienentzako luxua. Arrazoia, bankuak eta aurrezki-kutxak eragile nagusi bihurtu izana, arlo publikoak bermatu beharreko eskubide izan beharko lukeen kasu batean.

Egoera honetan, etxe-huste guztiak behin betiko geldiaraztea, eskatzen dute. Ezin da saihestu herri- eta finantza-erakundeek ere erantzukizuna dutela hipoteken ordaina betetzen ez den kasuetan. Botere publikoak bankuen esanetara daude, eta hauek usufruktudun legez jokatzen dute, hipotekak finantzatzerakoan zinez abusuzko baldintzak ezartzen dituztelarik.