Arazuriko Siemens Gamesa
Mobilizazioak euren hitzarmena Nafarroako beste lantegi batzuetakoekin parekatzeko

Siemens Gamesako Arazuriko lantegiko langileek mobilizazio dinamikarekin jarraitzen dute euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegietako baldintzekin parekatuko dituen hitzarmena lortzeko. Atzo, igandea, elkarretaratzea egin zuten Iruñeko Udaletxearen Plazan, eta aste honetan txandako 4 orduko lanuzteak egingo dituzte.
Txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak egin zituzten pasa den astean erabateko jarraipenarekin. Eta aste honetan enpresa batzorde guztiak deituta (CCOOko bi ordezkarik, CGTko bik eta ELAko batek osatua) lanuzteak txanda bakoitzeko 4 ordura areagotuko dira, eta ohartarazi dute are gehiago areagotuko direla Siemens Gamesak Arazuriko zentroko langileak zigortzen jarraitzen badu, Sarrigurengo eta Agustinoseko langileei aplikatzen diena baino baldintza okerragoekin.
Otsailaren 3an manifestazioa egingo dute Iruñeko Merindades Plazatik abitatuta.