Eusko Jaurlaritzak boletinean argitaratu du Arabako metalgintzako lan-hitzarmen estraestatutarioa
Argitaratu den testuan esaten da hitzarmena SEAk, CCOOk eta UGTk adostu dutela, eta ELAk eta LABek ez dugula sinatu. Ez da aipatzen sindikatu bakoitzaren ordezkaritza maila.
Jaurlaritzaren erabaki politikoa, hots, gizarteari adieraztea hauteskunde sindikalak eta hauen emaitzak ez direla aintzat hartu behar, zeharo antidemokratikoa da. Hogeita hamar urteko atzerakada jasan du helburu batek: Lan-harremanak testuinguru demokratiko batean izan daitezen, langileek adierazitako gehiengo eta borondatea errespeta dadin lortzea.
Eskandalu hutsa litzateke gobernuak aldizkari ofizialean parlamentuko %30ak besterik babestu ez duen lege bat argitaratzea. Bada, horixe gertatu da orain Arabako metalgintzan.
ELAk oinarri demokratikoak dituen gizarte baten eredua defenditzen du. Irailaren 20an Gasteizko kaleetan oinarri horiek inoiz baino indar handiagoz aldarrikatuko ditugu.