Euskaltel-eko azpikontratetako langileek lan baldintza duinak exijitu dizkiote Kutxabank-i

2013/12/19
Euskaltel-eko azpikontratetako langileek lan baldintza duinak exijitu dizkiote Kutxabank-i
Euskaltel telekomunikazio konpainiak martxan jarritako aurrezte plangintzak zuzenean eragiten die Euskaltel-entzat lan egiten duten azpikontratetako langileei. Hala, enplegua suntsitu eta are prekarioago bihurtzeko arriskua salatzen dute. Hau salatzeko bilkura egin dute gaur Kutxabank-ek Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Egun 600 lagunetik gorak lan egiten du Euskaltel-entzat azpikontratatutako enpresen bidez. Zamudio eta Donostian egoitzak dituen enpresak bere sorreratik izan du azpinkontratekin harreman estua, baina azken urteetan sare hori handitu eta dibertsifikatu egin da. Adibidez, azpikontratak dira hein handi batean sareen mantenuaz, bezeroen arreta zerbitzuaz edo etxeetako instalakuntzaz arduratzen direnak. Hori gutxi balitz Euskaltel-entzat “autonomo” eta aldi baterako laneko enpresen bidez lan egiten dutenak gero eta gehiago dira. 

Enplegu suntsiketa eta enplegu prekarioagoa

Azpikontratetako lan baldintzak prekarioak dira kasu askotan. Estatu mailako lan hitzarmen kaxkarrak aplikatzen dizkiete askori, subrogazio eskubidea ukatzen hitzarmenak.

Azken hilabeteetan, gainera, Euskaltelek zerbitzu azpikontratuetara bideratutako inbertsioa murriztu du. 2014 urterako, bataz beste, %20ko murrizketa mahaian gainean jarri die Euskaltelek azpikontratei, orain arteko zerbitzu berberaren jasotzea eskatu arren. Guzti horrek azpikontratetako langileen lan baldintzetan eragingo du, enplegu suntsiketa edota lan baldintzen prekarizazioa ondorio izanik.

Kutxabank eta Eusko Jaurlaritza arduradun

ELAk arduraz jokatzeko eskatzen die Euskalteleko akziodun guztiei, baina bereziki Kutxabanki, akzioen gehiengoa duelako, eta Eusko Jaurlaritzari, orain hilabete gutxi batzuk arte akziodun izan baita, bere akzioak enpresa pribatuen esku utzi zituen arte. Eta Euskaltelen nahiz azpikontratetan enplegua mantentzeko eta baldintza duinetan garatzeko konpromisoa erakusteko eskatzen die; are gehiago enpresak dituen irabaziak kontutan izanda.