Zahar-etxeetako 14 lankide kaleratu nahi ditu Arabako Diputazioak
2013/07/16
GOFEak (IFBS) Aranako Egoitzaren 4 zerbitzu pribatizatzea erabaki du: mantenimendua, arropa, harrera eta sukaldaritza. Zerbitzu horiek beti egon dira GOFEren menpean. Aitzakia moduan Abetxukoko egoitza berriaren irekiera jarri dute.
Horren ondorioz hainbat langile derrigorrez lekualdatuko dituzte; eta, larriena dena, 14 lankide kalera joango dira, erakunde honetan lanean urteak eman dituztenak.
ELAk salatu du Arabako herritarrei emandako hitza jan egin dutela. "Egoitza publiko gehiago hitzeman zuten, eta kontrakoa egin: zerbitzu publikoak itxi, esku pribatuetan uzteko".
"Politika hori egiten ari dira, eta bide horretatik jarraituko dute. Eta menpekotasunari eta pentsioei egiten dizkieten murrizketak kontuan izanda, ikusteko dago gutariko zenbatek ordaindu ahal izango ditugun zerbitzu pribatu horiek", azpimarratu du.