Greba mugagabeak jarraipen zabala izaten jarraitzen du
Enpresa Batzordeak deitutako greba mugagabearen bigarren asteak aurrera jarraitzen du, ia langile guztiak greba egiten ari dira, produkzioa erabat geldiaraziz, eta agerian utzi du Fibertecniceko plantilla ez dela etengo hitzarmeneko akordioa lortu arte. Aurreko asteetan zazpi greba egun egin ziren eta horiek ere arrakastatsuak izan ziren.
Mobilizazioen artean, gaur Andre Maria Zuriaren plazan bildu dira, ostegunean elkarretaratzea egingo dute SEAren aurrean eta larunbatean manifestazioa deitu dute 11:30ean Bilbo plazatik abiatuta.
Oraingoz ez dago inolako aurrerapausorik negoziazioan, nahiz eta atzo enpresako zuzendaritzarekin beste bilera bat egin zuten. Horregatik, negoziazioa desblokeatzeko helburuarekin, greba mugagabearekin jarraituko dute aldarrikapenak kontuan hartu arte, hau da, KPIa, lanaldi murrizketa, txanda kontratua eta plusen igoera.