Lanbiden Toña Sailburuak ez du negoziatu nahi sindikatuekin
2015/03/27
ELAren aburuz Lanbideren eguneroko kudeaketaren ezaugarria gaitasunik eza da. Egoera honen aurrean, Angel Toña Lan Sailburuak sindikatuekin ez negoziatzea eta beste alde batetara begiratzea salatu du Ramon Uriarte, ELAko arduradunak gaur goizean Bilbon izandako elkarretaratzean. Bertan izan da ere Adolfo Muñoz idazkari nagusia.
ELAk exijitu dio gobernuari Lanbide lanpostu-zerrenda batez hornitzeko. Behar-beharrezkoa da, behingoz, langabeen zerbitzuak eta prestazioak egokiro bideratzea, eta kudeaketa publiko orokor baten barruan langabeak lan-merkatuan berriro sartzen laguntzea. L anbide oso urrun dago Europako antzeko zerbitzuetatik, han banakako lana egiten baitute langabe bakoitzarekin. Helburuen artean hori ez egoteak aditzera ematen digu lan-bitartekaritza esku pribatuetan uzteko asmoa badagoela.
Lanbideko langileek bat egin dute gaur ere ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hiru egunetarako deitutako lanuztearekin. Lanuztearen jarraipena %50ekoa izan da Bizkaian eta %40koa Gipuzkoa eta Araban.