Celsa Atlantic (Laminaciones Arregui) enpresa-batzordeak proposamena egin du gatazkari irtenbidea bilatzeko asmoz

2013/04/18
Celsa Atlantic (Laminaciones Arregui) enpresa-batzordeak proposamena egin du gatazkari irtenbidea bilatzeko asmoz
Lan batzordea erabat prest agertu da bitartekaritza-prozesu batean parte hartzeko. Hori dela-eta, bitartekaritza baino lehen, adiskidetze-prozesu bat irekitzea proposatzen dute.

Honen bidez Enpresa Batzordeak CELSA ATLANTIC, S.L.ren gatazka konpontzeko duen ikuspuntua jakitera ematen du.

Atzo Enpresaren Zuzendaritzak bitartekaritzaren aukera eskaini zuen, gatazka konpontze aldera. Batzordean atseginez hartu dugu eskaintza hori, eta gure aldetik akordio orokor bat lortzeko borondatea badugula adierazten dugu.

Horregatik, erabat prest gaude bitartekaritza-prozesu batean parte hartzeko. Behin esandakoa esanda, beharrezkoa da erabaki hori zehaztea eta testuinguruan kokatzea. Emaitza oneko bitartekaritza izateko, beharrezkotzat jotzen dugu argiro ikustea CELSA ATLANTIC, S.L.k apustu garbia egiten duela gatazka konpontzearen alde. Hori dela-eta, bitartekaritza baino lehen, adiskidetze-prozesu bat irekitzea proposatzen dugu

Proposatzen dugun adiskidetze-ekitaldia irekia izango zen. Adostekoak izango ziren bai eztabaidagunea, bai adiskidetzaile/adiskidetzaileak, bai adiskidetzaileen jatorria. Gure aldetik, adiskidetzaileen jatorriak askotarikoak izan litezke.

Gure ustez, aurretiazko pauso horrek hobeto ziurtatuko luke bitartekaritzaren emaitza ona, gatazka konpontzeari begira.

Adiskidetze-ekitaldi horretan gatazkaren zergatiak izan diren gai guztiak aztertu beharko lirateke. Enpresa Batzordearen aldetik, mahai gainean jartzen ditugun gaiak honako hauek dira:

  • Enpresa Batzordeko hiru kideen eta LABeko ordezkariaren kaleratzearen arazoari konponbidea bilatzea.

  • Amaiera-EEEaren eraginpeko langileei konponbidea bilatzea.

  • Hitzarmen kolektiboari konponbidea bilatzea.

 

 

.