artxandako tunelak (transbisa)

ELAk salatu du greban daudenen lanak beste langile batzuei agindu dizkietela

2026/10/23
ELAk salatu du greban daudenen lanak beste langile batzuei agindu dizkietela
ELAk Lan Ikuskaritzan salatu du Transbisak Artxandako Tuneletako langileen lanak enpresa bereko Super Sur zentroko langileei agindu dizkiela. Erabaki horrek greba egiteko eskubidea urratzen du eta, horregatik, ez du baztertzen auzitara jotzea.

Bestalde, ELAk grebaren lehen bost egunetan, urriaren 18tik 22ra bitartean, izandako jarraipen zabala nabarmendu du, eta gogorarazi du urriaren 25etik 30era bitartean beste greba deialdi bat dagoela.

ELAk Interbiaki ere eskatu dio bilera bat egiteko, hitzarmenaren negoziazioaren egoeraz hitz egiteko. Interbiak Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko enpresa publikoa da, eta lurraldeko bide azpiegiturak kudeatzeaz arduratzen da, tartean bidesariak eta Artxandako Tunelak. Hala ere, Interbiakek uko egin dio sindikatuarekin biltzeari, greba deialdia egin izanaren aitzakian