Bizkaiko Bulegoak

Abenduaren 3an negoziazio mahaia osatuko da

Abenduaren 3an negoziazio mahaia osatuko da
Asteazkenean, abenduaren 3an, Bizkaiko Bulegoetako Hitzarmenaren negoziazio mahai berria eratzeko bilera egingo da Lan Harremanen Kontseiluan. Bertan, sektorean ordezkaritza duten sindikatuek -ELA, CCOO, LAB eta UGT- parte hartuko dute, CEBEK patronalarekin batera, eta mahaiaren ordezkaritza zehaztuko dute, azken hauteskunde sindikaletan lortutako emaitzen arabera. Deialdi horren bidez, patronalaren erabakiz 14 urte baino gehiago blokeatuta daraman hitzarmena berraktibatu da; Bizkaiko 25.000-30.000 langileri eragiten die.

ELAk ezinbestekotzat jo du benetako negoziazio bat irekitzea, izoztutako soldatei eta okerrera egin duten lan baldintzei erantzuteko. Bulegoen sektoreak %30eko erosahalmena metatu du, jasanezina dena, sindikatuaren esanetan. Gainera, lan baldintzek okerrera egin dute estatalizazioarekin.

ELAk helburu argi batekin izango da mahaian: hitzarmena berreskuratu eta sektoreko lan baldintzak hobetu behar dira. Gauzak horrela, soldatak eguneratzeko, KPI errealari lotutako igoerak bermatzeko eta lanaldian, kontziliazioan eta lan-eskubideetan hobekuntzak egiteko proposamenak bultzatuko ditu. Langileen beharrei erantzungo dien akordio bat lortzeko lan egingo du, eta patronalak blokeoan jarraitzen badu, sektorea mobilizatuko du.