ALAI EXTRUSION (IRUN)

Greba otsailaren 19tik 23ra hitzarmena berritzeko negoziazioak blokeatuta daudelako

2024/02/15
Greba otsailaren 19tik 23ra hitzarmena berritzeko negoziazioak blokeatuta daudelako
Enpresa hitzarmena berritzeko negoziaketak guztiz blokeatuta daude. Alai Extrusion Irunen kokatuta dago; Kimika sektoreko enpresa bat da, eta 85 langile dihardute bertan. Langileek 2022tik daramate enpresako akordioa negoziatu nahian.

ELAk gehiengoa du enpresan. Negoziazioetan aurrerapausorik ematen ez zela ikusirik, ELAk langile asanblada deitu zuten otsailaren 5en mobilizazio egutegi bat proposatuz. Langileek babes osoa eman zioten Enpresa Batzordearen proposamenari.