Auzitegi Nagusiak deuseztzat jo ditu Donostiako Upacat enpresaren kaleratze-erabakiak

2013/06/25
EAEko Auzitegi Nagusiak ontzat eman du ELA sindikatuaren demanda, Donostiako Upacat metalgintzaren enpresak 22 langile kaleratzearen aurka.

 

Kaleratzeak deuseztzat jotzeko epaian aipatu diren arrazoiak hauexek dira:

- Amaierako EEEan neurri sozial osagarririk hartu ez izana.

- Metalgintzaren Gipuzkoako Hitzarmenaren 50. artikulua urratzea.

- 30 eguneko kontsulta-aldia gainditzea, sindikatuekin akordiorik lortu gabe.

- Kontsulta-aldian fede onik ez izatea.

- Etendura-EEE batek indarrean zegoen artean amaiera-EEE bat irekitzea.

ELAk nabarmendu nahi du, gainera, Upacat enpresa kondenatzeaz gain, ELT taldea ere erantzule solidarioa izango dela, taldearen merkataritza-erantzukizuna frogaturik geratu baita.

ELAk zorionak ematen dizkie Upacat-eko langileei, lortu duten garaipenagatik. Izan ere, lan-merkatua gero eta bidegabea denez, eskuragarri ditugun baliabide sindikal eta juridiko guztiak erabili behar ditugu langileen eskubideak zaintzeko.