Botere politikoa Iberdrolaren esanetara dago

2011/05/26
Botere politikoa Iberdrolaren esanetara dago
ELAko ordezkariek salatu dute Iberdrola aitzindaria dela desarautzen eta erabateko malgutasuna ezartzen duela. Iberdrolak 2010ean 122.000 euroko etekina lortu zuen enplegatuko; aurreko hitzarmen kolektiboan lanaldia 40 ordu luzatu zuen, eta azken hitzarmenean ezarri duen ordainsari sistemak diskriminazioa eta galera dakarzkie langileei.

Joseba Villarreal eta Mikel Noval, negoziazio kolektiboko eta arlo sozialeko arduradunekin batera, Xabier Durango eta Esteban Pereda, Hainbat eta Zerbitzuak federazioko kideak azaldu dute Iberdrolarekiko ELAren jarrera.

Novalek adierazi du botere politikoa Iberdrolaren esanetara dagoela. Era honetan, Espainiako gobernuak argiaren erreziboa azken 5 urteotako inflazioaren hiru halakoa garestitzea lortu duela, horrek biztanleria guztiarentzat dakarren kostuarekin, aipatu du.

Villarrealek, bere aldetik, Konecta telemarketing enpresarenkasua ekarri du gogora. “Zerbitzuak azpikontratatzeko politika ezartzen du, eta horrela enplegatutako langileek lan-baldintza oso eskasak eta soldata urriak dituzte”.

 

Irakurri txosten osoa