Gipuzkoako Esku-hartze soziala
Mobilizazioei ekin diete hitzarmenaren blokeoa dela eta
2025eko urtarrilean hasitako negoziazioan aurrerapausorik ez dagoenez, sektoreko langileek mobilizazioak hasi dituzte lan-baldintzak defendatzeko.
Gipuzkoako Esku-hartze sozialeko hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du. Aurrerapausorik ez dagoenez, sektoreko langileek mobilizazioei ekin diete. Sektoreak 1.700 langile inguru biltzen ditu.
Urriaren 2an, Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) aurrean elkarretaratzea egin ondoren, urriaren 29an manifestazioa egin da Bizkaia pasealekutik Gipuzkoako Foru Aldundiraino. Ehun bat langilek hartu dute parte mobilizazioan.
ELAk mobilizazioak bultzatzen jarraituko du negoziazioa desblokeatzeko eta sektoreko lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortzeko. Blokeoak bere horretan jarraitzen badu, mobilizazioak areagotuko dira