RAILTEK (IRUN)
Seigarren greba egunak jarraipen zabala izan du, beste behin
Seigarren greba eguna dute Railtek Ingeniería Industrial (Irun) enpresako langileek. Jarraipen zabala izan du jardunaldiak eta langileak indartsu daude.
Enpresako hitzarmena berritu gabe urteak daramatzate eta langileek uste dute enpresaren azken urteetako ibilbide oparoa ikusita badela garaia langileen lan baldintzak eguneratzeko. Akordiorik ezean, ez da baztertzen greba deialdi gehiago egitea.