ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio murrizketak itzul ditzan eta Madrileko politiken jarraipena ez egitea

2016/10/12
ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio Madrileko politiken jarraipen itsua ez egitea, eta murrizketa guztiak itzul ditzan, egutegi jakin baten arabera, beti ere Nafarroako agenda propio baten bidez.

ELAk uste du ezin dela onartu alderdi politikoen koherentzia eza, euren mezuak aldatzen dituztelako Gobernuan dauden ala ez kontuan hartuta. UPNk, gaur oposizioan dagoena, lege proiektu bat aurkeztu du berak kendutako aparteko soldata ordaintzeko. Eta lauko Gobernuak dio ez dagoela dirurik soldata hori itzultzeko, baina oposizioan zeudenean lege bat aurrera atera zuen Parlamentuan kontrako zentzuan, hau da, UPNren Gobernuak soldatak ordaintzeko aginduarekin.

Egoera honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da benetako erreforma fiskal bat, dirusarrerak hobetzeko eta nahikoa den aurrekontu publikoa indarrean jartzeko: horrek Administrazioaren langileen eros ahalmena zein inbertsio sozialak bermatuko lituzke.

Hori dena kontuan hartuta, Mahai Orokorrean kontseilariak egindako adierazpenak onartezinak dira. Bere ustez, sindikatuok hautatu beharko genuke soldaten %1eko igoera ala EPEa egitea.

ELAk defendatzen du Nafarroako Gobernuak egoera honi buelta eman behar diola Madrilerantz begiratu gabe, eta egutegi bat finkatu behar du agenda propio baten bidez. Hori dena Mahai Orokorraren gehiengo sindikalarekin adostu beharko du, beti ere herritarron ongizatea aintzat hartuz, eta kalitatezko zerbitzu pubikoak helburu.