TUBACEX

ELAk errefusatu du aldi baterako erregulazio espedientea

ELAk errefusatu du aldi baterako erregulazio espedientea
ELAk, hiru enpresa batzordeetan gehiengoa duen sindikatuak, zorroztasunez eta seriotasunez aztertuko du kontsulta aldiaren lehen egunean aurkeztutako dokumentazioa.

Tubacex enpresak aldi baterako lan erregulazioa aurkeztu du Aiaraldeko lantegientzat (Amurrioko eta Laudioko lantegietan), uztailaren 6an hasi eta 2027ko otsailaren 28ra arte. Lanaldiaren % 70era arteko eraginarekin. Enpresak alegatzen dituen arrazoiak ekoizpen eta antolaketa arlokoak dira.

ELAk horrelako enpresa estrategiak errefusaten ditu, zeren galerak sozializatu eta onurak pribatizatzen baititu. ELAk konpromisoa hartu du aldi baterako lan-erregulazio honetan Tubacexeko langileen interesak defendatzeko.