Ehunka pertsona Aernnovako langileekin batera manifestatu dira Gasteizen

2015/11/21
Ehunka pertsona Aernnovako langileekin batera manifestatu dira Gasteizen
Ehunka pertsonak parte hartu du gaur eguerdian Gasteizen Aernnovako langileei babesa emateko. Izan ere, "guztiok pairatu baitugu Aernnovaren eta kapital publikoa arduragabe kudeatu dutenen iruzurra". Langileen Batzordearen esanetan "enpresak badu lana; ez dauka egoera ekonomiko txarrik, eta gero eta ageriagoan ari dira geratzen bere azpijokoak non eta zer egin nahi duen aldebakarrez erabakitzeko". Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiak parte hartu du manifestazioan.