HAIZEA WEC FUNDICIÓN (AGURAIN)

Langileek produkzioa guztiz gelditzea lortu dute

2025/10/06
Langileek produkzioa guztiz gelditzea lortu dute
Enpresako hitzarmena berritzeko negoziaketak blokeatuta daude. Hori dela eta langileak greba mugagabean daude urriaren 2tik. Aguraingo Haizea Wec Fundicion galdaketa-enpresa bat da, dorre eolikoak ekoizten dituena. Haizea Group taldekoa da eta 130 pertsonak lan egiten dute bertan.

Enpresa hitzarmena berritzeko negoziaketek ez dute aurrerapausorik izan, enpresak murrizketak ekarriko lituzkeen proposamenak besterik ez baititu ekarri hilabete guzti hauetan. Orain arte egindako greba egunak oso arrakastatsuak izan dira. produkzioa guztiz etetea lortu dute eta.