CIE Inyectametal-en kontratoak eteteko txostena ez du onartu Auzitegiak
2012/11/08
Bilboko Lan Arloko Auzitegiak Abadiñoko CIE Inyectametal-ek apirilaren 13an 246 langileentzat aurkeztutako suspentzio Enplegu Erregulazio Espedientea guztiz bidegabea dela adierazi du eta ELAri arrazoia eman dio.
Epaiak enpresak kontsulta epean fede txarrez jokatu duela azpimarratzen du. Fede txar hau bi eremutan eman dela dio. Batetik, Lan Agintaritzak eskatutako dokumentazioa epez kanpo emateagatik eta bestetik, agiri hauek komiteari ez emateagatik. Enpresaren jardueran “fede txar nabarmena eta akordiotara heltzeko benetako asmo gabezia” egon dela ondorioztatzen du.
Edukiari dagokionez, EEEa justifikatzen duen arrazoirik ez dagoela dio epaiak, ez dela arrazoi produktiborik, behin eta galerak esanguratsuki jeitsi direla eta negozioaren zifrak igo direla. Baita esaten du kontraesanetan sartzen dela enpresa gaur egungoa baino egoera latzagoan lana mantendu eta soldata igoerak emateko konprometitzen baitzen.