Osasun Garraioko langileek elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren aurrean
2022/02/24
ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta CNT sindikatuek deituta, Osasun Garraioko Zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Eusko Legebiltzarraren aurrean, bertan haien egoerari buruz egin den eztabaida dela eta. Plantillak zerbitzua hobetzeko eskatzen jarraitzen du, pubifikazioaren bidez. Garraio sanitarioaren sektorea publikoa izatea eta ez egun bezala azpikontratatua nahi dute, zerbitzua herritarren eskura egotea eta ez enpresa pribatuen onuren eskura, eta sektoreko egungo langileen soldata eta lan baldintzak duintzea, administrazio publikoaren baita geratuko liratekeelako.
Era berean, langileek salatu dute Jaurlaritzako Osasun Sailak arlo horretan egindako kudeaketa. Gotzone Sagarduy Osasuneko sailburuarekin behin baino gehiagotan bilerak eskatu dituzten arren, ez dute erantzunik jaso.