Confebask patronalak ez dio muzin egin estatalizazioa erabiltzeari xantaia egiteko
Prentsaurrekoan izan dira, alde batetik ELAren izenean Adolfo Txiki Muñoz "Txiki" eta Leire Txakartegi, eta bestetik, LABen izenean Ainhoa Etxaide eta Garbiñe Aranburu.
Muñozek salatu du gai honetan legegintzaldi honek prekarietatean sakondu duela. Izan ere, bere hitzetan, "negoziazio kolektiboa blindatzeko neurriak hartzen diren guztietan, CEOE patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek auzitegira jo dute espainiako hitzarmenak aplikatu daitezen eskatzera"
ELAko idazkari nagusiak salatu du Eusko Jaurlaritzak eta EAJk EAEko negoziazio kolektiboaren defentsan erakutsi duten adore falta.
Muñozek azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza Confebask beste hipokrita da eta horrek ondorioak izan ditu, besteak beste, soldaten jaitsiera. Era berean, batak zein besteak gehiengo sindikala neutralizatzea dute helburu, gutxiengoan sinatutako akordioei lehentasuna emanez. Ildo beretik, sektore publikoan diharduten langileen negoziazio mahaian adostutakoari izkin egiten dio Jaurlaritzak.
Horrekin batera, Muñozek azpimarratu du negoziazio kolektiba "ez dela eliteena". Negoziazio kolektiboa sektore eta lan zentroetan bultzatzeko beharra defendatu du, "lan-erreformari eta prekarietateari aurre egiteko aldarrikapenekin".