Grebak Euskaltelen sarearen ohiko funtzionamendua kolokan dauka

2014/02/28
Grebak Euskaltelen sarearen ohiko funtzionamendua kolokan dauka
Gaur Euskaltelen sei egunetako lanuzteen lehenengo eguna izan da. Arlo teknikoan lan egiten duen gehiengo oso zabal batek greba jarraitu du.

Gaur Euskaltelen bigarren grebako sei egunetako lehenengo egunean, ELAk deituriko grebak bere helburua lortu duela goraipatu behar dugu. Arlo teknikoan lan egiten duen gehiengo oso zabal batek greba jarraitu du, beste arloetan lan egiten duten lankide askok baita ere, eta 226ko eraikinean zerbitsu minimoak baino ez dira jarraitzen ari. Hortaz grebak Euskaltelen sarearen ohiko funtzionamendua kolokan dauka.

Bestalde, ELAko arlo sindikalak salatu du enpresarekin dagoeneko istilua izan dela langileon greba eskubidea urratsen ari delako eta eskubide horren babesan salaketa pretatzen dabil dagoeneko.

Bukatzeko, Sabin Etxearen aurrean kontzentrazioa egin dute Euskaltelen egoeraren erantzule politikoak salatzeko. "Izan ere, asko eta asko dira diru publikoz sortu, diru publikoz mantendu eta hoiek enpresak, dirutza ematen hasi bezain pronto pribatizatzen direnak, gizarteari bere moskinak lapurtuz" salatu dute. Datorren astean pribatizazio prozesu hoietan EAJk kide duen PSEren aurrean salaketa bera egingo dute.