Gune plataformak deituta Donostiako Lanbideren aurrean pobrezia salatzeko elkarretaratzea egin da
2014/02/20
Dozenaka pertsonak parte hartu du gaur goizean Donostiako Lanbideren egoitzaren aurrean sindikatu eta eragile sozialek "Nos arrastran a la pobreza y a la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lemapean deitu duten elkarretatatzean . Martxoaren 3an protesta ekintza egingo da Bilbon, egun horretan antolatu den ekonomia foroaren bueltan.
Gurean gero eta larriagoa eta handiagoa den arazo baten aurka borrokatzea: pobrezia. Hori da otsailean eta martxaoan zehar Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek antolatu dituzten protesten helburua.