Urdulizen eraikitzen ari den ospitaleko lanetan Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena errespetatzea exijitu du ELAk
2012/11/15
ELAko ordezkariak elkarretaratu dira gaur Urdulizeko ospitalearen aurrean, Patxi Lopez funtzioetan Lehendakaria, bertaratu denean ospitaleko lanak ikustatzera. Lan baldintzak duinak izatea eta etorkizuneko ospitaleko zerbitzuak publikoak eta doakoak izatea exijitu du.
Urteak dira Urdulizen ospitalea egiteko lanak hasi zituztenetik. ELAk behin baino gehiagotan lan ikuskaritzan salaketa jarri du lanetan Bizkaiko Eraikuntza Hitzarmena aplikatzen ez zelako, baina Eusko Jaurlaritzak ez du inolako neurririk hartu. Eraikuntzan ,erakunde publikoen hobespenarekin, azpikontratazioa eta prekarietatea nagusi dira eta horren ondorio izaten dira hainbat lan istripu. Gaur Patxi Lopezek antolatutako ekitaldian horixe salatu izan gura du sindikatuak. Ekitaldian Rafael Bengoa, orain arte osasun sailburua, ere egon da eta kalitatezko eta doako osasun zerbitzuen aldeko aldarrikapenak ere nagusi izan dira.
Ekitaldia amaitutakoan, Ertzaintzak mutil bat identifikatu du zentzugabe.