CAN: eta hemen ez da ezer gertatu' liburuaren aurkezpena
2015/03/04
'CAN: eta hemen ez da ezer gertatu' liburua aurkeztu da gaur goizean Iruñeako Katakrak liburutegian. Joxerra Senar kazetariak idatzitako liburu hau hainbat urtetako ikerketa lanaren ondorio da, eta Nafarroako Aurrezki Kutxarekin gertatutakoa azaltzen du. ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak Pamiela argitaletxearekin elkarlanean argitaratutako liburu hau ezinbesteko lana da CAN auziaren atzean egon diren iruzur, interes politiko eta eskandaluak hobeto ulertzeko.
Goizean Joxerra Senarrek prentsaurrekoa eskaini du. Arratsaldeko 19:00tan, berriz, aurkezpen publikoa egingo du Katakrak liburutegian –Kale Nagusia, 54–. Liburuaren nondik-norakoez arituko da lehenik, eta, ondoren, gerturatzen diren lagunekin solasaldia egongo da.
Senar 1976. urtean jaio zen Donostian, eta egun Berria egunkariko kazetaria da.