Sarek urtarrilaren 10erako deitutako manifestazioan izango da ELA
2015/01/09
2015eko urtarrilaren 10ean hitzordu garrantzitsua dugu Bilboko kaleetan. Izan ere Sare herritar plataformak dispertsioaren kontrako eta presoen giza-eskubiden aldeko mobilizazioa antolatu du. ELAk bat egiten du deialdiarekin, eta bertan parte-hartzeko gonbita luzatzen die sindikatuko kide eta militante guztiei.
Hitzordua 17:30tan izango da, eta antolatzaileek aurreratu dutenez ekimenak ez du ohiko manifestazioen itsura izango. Ordu horretan bi zutabe abiatuko dira bi puntu ezberdinetatik: bata, Udaletxe aurretik; bestea, Casilla kiroldegitik. Ondoren bi zutabeek bat egingo dute Zabalburun, helburu batekin: Bilboko kaleak jendez betetzea.
ELAren ustez, sakabanatze politikarekin amaitzea beharrezkoa izateaz gain, egingarria da. Eta helburu hori lortzeko bidean herritar guztiok mobilizatzea beharrezkoa da. Horregatik ezinbestekoa da urtarrilaren 10ean Bilboko kaleak betetzea.