Merkataritza Librerako Itun Transatlantikoari ez !
Gero eta kezka eta arbuio zabalagoa ari da TTIP pizten; gauzatuz gero, ondorio ezin okerragoak izango lituzke eskubide sozial, laboral eta ingurumenekoetan, nekazaritzan edota kontsumitzaileen eskubideetan... Atlantikoaren bi aldetan. Halaber, mundu mailako merkataritzaren eta inbertsioen liberalizazio are handiagoa ekarriko luke; eskubide guztiak inbertitzaile eta korporazio handiei emango lizkieke, eta hauen esku geratuko lirateke legegintza prozesu nazionalak ere.
Aipatutako ekimenen artean batzarrak datorren urriaren 11rako europar mailako ekintza egun bat deitu du TTIPa salatzeko.
Euskal Herrian ere, urriaren 11n TTIParen aurkako aldarria egingo dugu kalean, gure orainarentzat eta etorkizunarentzat, gure eskubideentzat eta demokraziarentzat sekula ezagutu gabeko mehatxua delako.