Aste honetan Bilbon izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea
2016/11/04
Langile bat hil zen asteazkenean Bilbon; hildakoa Albia Eraikuntzan mantentze lanetan ari zen erori zenean. Dagoeneko 51 dira hildako langileak Hego Euskal Herrian. Ezbehar berri hau salatzeko ELA, LAB, ESK, CGT eta STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaurko Albia Eraikuntzaren aurrean.
ELAk berriro ere eskatu du, istripuen aurka administrazioaren inplikazio handiagoa. “Legeak baliogabeak dira orokorki betetzen ez badira, eta egoera honen aurrean ikuskaritzak neurriak hartzen ez baditu”, azpimarratu du.
Bestalde, ELAk salatzen du sarri askotan enpresek ez dutela lan segurtasunean behar adina dirurik inbertitzen, eta legedia ez dela betetzen.