ARTXANDAKO TUNELAK

Bi egunez itxita, langile guztiek greba egin dutelako

2026/03/13
Bi egunez itxita, langile guztiek greba egin dutelako
ELAk greba deitu zuen martxoaren 11rako eta 12rako. Aurreko hitzarmena 2024ko abenduan iraungi zen.

Artxandako tunelak martxoaren 11n eta 12an itxi behar izan dituzte, ELAk deitutako greba dela eta. Izan ere, langile guztiek egin zuten greba hitzarmena berritzearen alde. 2024ko abenduan iraungi zen hitzarmena, eta 2025ean hasi ziren hitzarmen berria sinatzeko negoziazioak. Hala ere, enpresak ez ditu kontuan hartzen langileen aldarrikapenak.

2025. urtearen hasieran hainbat bilera egin ondoren, ekainean, enpresak eskaintza bakarra egin zuen, inolako hobekuntzarik gabe eta langileen eskaerei muzin egiten ziena. Uda igarota, urriaren hasieran, azken bilera bat egin zen, baina enpresak ez zuen hasierako eskaintza aldatu. Ondorioz, geroztik negoziazioa blokeatuta dago.