CAF (Irun eta Beasain)
Jarraipen zabala hirugarren lanuztean
2026/04/21 Industria eta Eraikuntza Oria-Goierri Oarso-Bidasoa
Hitzarmenaren negoziazioak behar adina aurrera pausu ez dituela ematen salatzeko langileek 62 orduko lanuzte egutegia antolatu dute.
CAFek Beasainen eta Irunen dituen lantokiek beren jarduera eten dute berriro, hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren esparruan. ELAk salatu du, elkarrizketek irekita jarraitzen duten arren, zuzendaritza ez da behar besteko aurrera pausuak ematen ari.
ELAk berresten du akordioak honako edukiak izan beharko lituzkeela: benetako soldata-hobekuntzak, lanaldia langileen eta tituludunen artean parekatzea, lizentzien hobekuntzak eta lan-arrazoiengatik lantegitik atera behar duten langileen joan-etorrien baldintza hobeak.