Osasunbidearen zuzendaritzak inposaturiko murrizketek erantzun zuzena jaso dute gaurko lanuztearekin
2012/12/17
SNS-Osasunbidearen zuzendaritzak inposaturiko murrizketek erantzun zuzena jaso dute gaur ELAk eta LABek deitutako sei orduko lanuztearekin. Jakina denez, enpleguaren suntsiketa, oinarrizko arretaren aldaketa, pribatizazioak, jardunaldi luzapena eta soldaten murrizketak salatzeko deialdia izan da gaurkoa. Horri erantzunez, 500 bat lagun bildu dira Osasunbidearen Bulegoetan bukatu den ELAk eta LABek deitutako manifestazioan.