ELAren lehentasuna soldata, pentsio eta zerbitzu publiko hobeak lortzeko borroka egitea da
ELA aurtengo Maiatzaren Lehenera iritsiko da soldaten eta pentsioen aldeko defentsan murgilduta, eta horregatik ‘Borrokan, irabazteko (En la lucha, para ganar)’ leloa hautatu du. Europan greba uholdea dago; Frantziar Estatuko, Portugalgo, Alemaniako eta Erresuma Batuko sindikatuak soldaten eta pentsioen alde mobilizatzen ari dira. Grebak ez dira iraganeko gauza bat, batzuek hala esan arren: gaurkotasun handiko tresna dira.
Gainera, langileek %15 gehiago ordaintzen dute oinarrizko elikagaiengatik, eta batez beste 3.600 euro gehiago urtean hipotekengatik; bankuek, oligopolio energetikoak eta elikadura banatzaile handiek, berriz, aparteko irabaziak izan dituzte. Prezioen igoera oso lotuta dago etekin horien igoerarekin.
Imanol Pascualek (Nafarroako ELAko koordinatzailea) eta Saioa Urrizak (Eskualdeko arduraduna) gaur prentsaurrekoan azpimarratu duten bezala, ELAren lehentasuna langileriaren bizi baldintzak hobetzeko borrokatzea da, soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak hobetuz. Hori da ELAren ekarpena.
Imanol Pascual: Nafarroako Gobernuak legealdi osoan ez du inolako neurririk hartu patronalaren eta elite ekonomikoen interesen aurka.
Imanol Pascualek gogor kritikatu du Nafarroako Gobernuak 2022a 285 milioi euroko superabitarekin amaitu izana: «Lotsagarria da Gobernuak diru hori ez bideratzea Osasunbidean edo etxebizitzan dauden beharrizanak asetzea, edo Errenta Bermatuaren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata adinakoa ezartzea bideratzea».
Nafarroako ELAko koordinatzaileak “UPN gobernutik atera eta 8 urtera fiskalitatea Sanzen eta Barcinaren berdina dela, AHTa eraikitzen jarraitzen dela, UGT, CCOO eta patronala berriro diru publikoz finantzatzen dela, eta euskarari eraso egiten zaila” deitoratu du.
Testuinguru honetan, Pascualek iritzi dio ezkerrak beste zeregin bat izan behar duela. Hau guztia gertatzen ari baita Parlamentuan ezkerreko oposiziorik gabe.
Saioa Urriza: ELAk garaipen bat lortu du lau egunez behin.
‘Borrokan, irabazteko’ leloaren isla zuzena da ELAk gaur aurkeztu duen 2022ko Urtekaria. 48 orrialdetan, iaz lortutako 86 garaipen sindikal jasotzen ditu: “Sektore eta eskualde guztietan -azpimarratu du Saio Urrizak- milaka langilek euren lan eta bizi baldintzak hobetu dituzte ELAren eskutik”. Urtekariaren 105.000 ale banatuko dira, eta afiliatu guztien etxeetara bidali da.
“Argitalpen honetan, hemendik aurrera urtero editatuko duguna, agertzen da oso modu argian zein den ELAren indarra: bere militanteen konpromisoa eta borrokak, negoziazio kolektiboaren fruituak eta zerbitzu juridikoen ezinbesteko lana”. Urrizak gogoratu duenez, “hitzarmen on bat ez da zerutik erortzen. Lan eta bizi baldintzak hobetzeak zerikusi zuzena du antolatzeko eta konfrontatzeko gaitasunarekin; hori da sindikatuaren eginkizun nagusia”.
ELAk hainbat atal eta esparruetan lan egiten du, eta aurtengo manifestazioak horren isla izango dira. Sindikatuak bi deialdi egin ditu, Bilbon eta Iruñean. Iruñeko manifestazioa 11:30etan aterako da Gurutzeko plazatik.