Enpresako hitzarmena ezinbesteko tresna da

2013/05/16
ELA-metalak sektoreak Gipuzkoan bizi duen abagunearen inguruko informazio-orria argitaratu du. Bertan 2010. urtetik hona Gipuzkoako metalean gertatutakoaren inguruan hausnartzen da. Izan ere, gauzak asko aldatu dira azken hiru urte hauetan, Espainiako gobernuak patronalari oparitu dizkion lan-erreforma ezberdinak tarteko.

ELA-metaleko idazkari nagusi Unai Martinezek azpimarratzen duenez, gure sindikatuaren helburu nagusia erreformari enpresetako ateak ixtea da. “Maiatzaren 24ko greba bide horretan sakontzeko balio behar du. Argi izan behar dugu hitzarmen probintziala erreferentzia izan arren enpresako hitzarmena ezinbesteko tresna dela. Lan-erreforma gelditu nahi baldin badugu enpresako hitzarmenetan sakontzen jarraitu beharra dago”.

Agerkaria eskuratu nahi baduzu, egin klik hemen