ELAk euskara gutxiesteko erabakiak salatu ditu
ELAk guztiz onartezina jotzen du euskararen promozioa, ezagutza eta bere erabileraren sustapena bezalako gaietan atzerakada suposatu dezaketen neurriak hartu nahi izatea.
Zentzu honetan, onartutako ebazpenak argi uzten du zein den herri honen gehiengoaren borondatea ordezkatzen ez duen Legebiltzar baten erabilera. Are eta gehiago, Legebiltzarra –eta ordezkatzen duen gehiengo faltsuztatua– erabiltzen da euskarak behar duen inpultsoa errotik mozteko; era berean, beste hainbat esparrutan lortutako akordioak bertan behera utzi nahi dituzte, sektore publikoaren mahai orokorreko akordioa bezala.
ELAk ez du hizkuntza arloan inolako atzerapenik onartuko. Adi egongo gara edozein Lan Eskaintza Publikotan hartzen diren neurrien inguruan, herritarrek euskaraz harremantzeko duten eskubidea bermatu aldera; eskubide hori administrazio publikoko langileen euskararen ezagutza eskubidearekin bateragarria da oso.
Bestelako lan ildo batek ez luke euskara ezerezera eraman besterik egingo, hitzartutako akordioak bete gabe utziaz.