ELA, Ameriketako CSAren Kongresuan
Kongresuan egin duen hitzaldian, Laura Gonzalez de Txabarrik nabarmendu zuen Europan aplikatzen ari diren murrizketa planak Latinoamerikan 90etako hamarkadan ezarri ziren doikuntza planen parekoak direla, eta Euskal Herrian inposatzen ari diren erreforma eta murrizketak izan zituen hizpide; ELAk honi guztiari 2009 urtetik hona lau greba orokor deituz erantzun dio.
Bestalde, Argentinako gobernuak YPF nazionalizatzeko hartu duen erabakia dela-eta Espainiako gobernuaren erreakzioa kritikatu zuen ELAko nazioarteko arduradunak; argentinarren erabaki horrek agerian uzten du doikuntza ez beste politika batzuk egingarriak direla, eta gizartearen onerako erabaki daitezkeela. Gainera, nazionalizazioa herri batek bere baliabide naturalak kontrolpean izateko urrats bat ere bada. Aldiz, Rajoyren gobernuak enpresa pribatu baten interesei eman die lehentasuna, gobernuak oro har finantza-botereen eta enpresa handien esanetara jokatzen baitute.