ELAk Udaberriko Konferentzi Sozialen parte hartu du

2012/04/04
ELAko ordezkaritza batek parte hartu du martxoaren 29 eta 30an Bruselan izandako Bigarren Konferentzi Sozialean. Finantza merkatuen diktadurari aurre egin, eta demokrazia eta gizarte eskubideak berreskuratu, eskatuko du.

Europar Batasuneko 20 herrialdeetatik etorritako berrogei bat sindikatu, gobernuz kanpoko erakunde eta mugimendu sozialen izenean bildutako 150 pertsonek nazio-gobernuek eta Europako Batzordeak inposatutako austeritatearen kontrako ekintza koordinatu programa bat iragarri zuten .

Estatu gehienak Egonkortasun Ituna berresteko prozesuan dauden bitartean, aipatutako organizazioek zera salatzen dute: politika hauek ekologikoki iraunkorra den gizarte eta ekonomi eredua ezinezkoa egiten dutela eta demokrazia erabat ahultzen dutela.

Konferentzian iragarritako Adierazpen politikoa eta ekintza programa, beste hainbat informazioarekin batera www.jointsocialconference.eu web gunean.

Bigarren Udaberriko Konferentzi Sozialaren amaieran, Europako 20 pertsona ospetsuk, zazpi ikerketa-sare eta 26 estatuko eta Europar Batasuneko erakundeek Europan merkatuek konfiskatutako demokrazia berreskuratzeko Goi Bilera Alternatibo batetarako deia egin zuten: www.altersummit.eu