Manifestazioak Hego Euskal Herrian pentsio publikoen eta duinen alde
Jon Fano Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak manifestazioan egindako adierazpenetan, kezkatuta azaldu zen etorriko diren aldaketekin: «Iristen ari zaigun informazioaren arabera, badirudi laster akordioak lortuko dituztela, eta akordio horiek murrizketa gehiago ekarriko dituztela; beharbada ez guretzat, gaur egungo pentsiodunentzat, baina bai hurrengo belaunaldientzat». Eta eskakizunei eusten dietela gogorarazi zuen: pentsiodunen erosteko ahalmena babestea, 1.080 euroko pentsioa bermatzea, 2011 eta 2014 bitartean indarrean jarritako erreformak bertan behera uztea eta gizarte segurantzaren diru sarrerak bermatu ahal izateko gutxieneko soldataren kopurua igo eta lan duina ziurtatzea. Hori guztia lortzeko, gainera, bertatik pentsioak kudeatzearen garrantzia azpimarratu zuen.
Azkenik, udazkerako gizarte eragile eta sindikatuekin batera mobilizazio orokorra antolatzeko asmoa ere adierazi zuten deitzaileek, egoerak bere horretan jarraituz gero edo aldaketak etorriko badira.