Greba orokorra prestatzeko batzarrak eskualde guztietan

2012/09/11
Greba orokorra prestatzeko batzarrak eskualde guztietan
Parte hartze handiarekin egiten ari dira eskualde guztietan ordezkarien batzarrak datorren irailaren 26eko greba orokorra prestatzeko. Gaur goizean batzarrak eta manifestazioak izan dira Donostia eta Gasteizen. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan du “premiazko egoera bizi dugula”, eta “soldatei eusten ez baldin badiegu langabeziak gora egingo” duela.

Muñoz 500 ordezkarien aurrean mintzatu da Gasteizen. Bere esanetan murrizketek langabezia eta pobrezia besterik ez dute ekarriko gure gizartera, eta alderdi politikoei exijitu die ez diezaiotela Rajoyri men egin: “Ez dugu egunerokoan alderdien arteko ezberdintasunik sumatzen, eta ezberdintasunik gabe ez dago berezko politikarik, are gutxiago politika sozialik. Ezinbestekoa da benetazko krisia zabaltzea eta gai sozialei lehentasuna ematea”, gaineratu du.