Beste bi langile hil dira gaur lan istripuetan

2017/07/03
Bi langile hil dira lan-istripuz. Lehena, 44 urteko langilea, hil da goizean Bedian. Ezbeharra Forjas Unidas Vascas izeneko enpresan gertatu da. Bigarrena, berriz, Azpeitiko (Gipuzkoa) Olalde industrialdeko JJA Produciones enpresan gertatu da, 1 Lehenik eta behin, ELAk elkartasun osoa adierazi nahi die senide eta lankideei.

ELAko militantea zen Bedian hildako behargina. Buruan jasotako kolpe latzaren ondorioz hil da, makina bat manipulatzen ari zela jaso du kolpe baten ondozioz, hain zuzen ere. ELAk Osalani galdegin dio heriotza berri hauek ikertu ditzan.Urtea hasi zenetik, 33 istripu hilgarri gertatu dira Euskal Herrian. ELAk salatu nahi du ezbehar-kopurua handitu besterik ez dela egin. Hori dela eta, “lehen mailako arazo sozial eta laborala da hau; administrazioek ordea, ez diote gaiari heldu nahi, estatistikei bakarrik erreparatzen diete”. Argi dago enpresek gaur gaurkoz ez diotela gaiari heldu oraindik. Izan ere, euren kezka bakarra errentagarritasuna eta lan-erritmoak handitzea da, ez ordea, segurtasuna eta langileen osasuna.