Sektore sindikatu guztiek hitzarmenaren alde egiteko eskatu diote Lehendakariari
2026/09/14 Industria eta Eraikuntza Gasteiz
Urte hasieratik zabalik dago Arabako Errioxako ardoaren sektoreko hitzarmena negoziatzeko mahaia. ELAk, gainerako sindikatuek bezala, sektoreko langileen baldintzak hobetzeko plataforma aurkeztu zuen, baina patronalak ez du erantzunik eman. Hainbat hilabetez patronalak inolako mugimendurik egin gabe egon ondoren, sindikatu guztiek plataforma bateratua aurkeztu zuten, baina SEA patronalak, oraingoz, ez dio erantzun.
Egoera horren aurrean, Kripanen, eskualdeko mahastizain guztiak biltzen dituen mahats-bilketaren jaian, kontzentrazioa egin da. ELAk, gainerako sindikatuekin batera, agerian utzi zituen hitzarmenaren aldeko aldarrikapenak. Era berean, Imanol Pradales Lehendakariari eskatu zitzaion mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak behar duen hitzarmena bultzatzeko.