Bederatzi egunetan bigarren hildakoa lan istripuz
Egoera honen aurrean, ELAk ezbeharraren arrazoiak argitu eta egon daitezkeen ardurak ebazteko ikerketa sakona abiaraztea eskatzen dio Bizkaiko Lan Ikuskaritzari eta Osalani.
Era berean, salatu nahi dugu dagoeneko, gitxienez, bi direla Hego Euskal Herrian lan-istripuetan hildako langileak. Zifra horrek are gehiago okertzen du azken urteetan atzematen ari garen lan-istripuen gorakada larria. ELAk argi dauka lanean gertaturiko heriotza eta ezbeharrak lan prekarietatean oinarritzen den lan ereduaren ondorio zuzena direla. Enpresa askok, irabaziak lehenesten dituzte, langileon osasuna eta bizitza arriskuan jarriz.
ELAk garbi dauka arazo sozial larri honen irtenbidea Bizkaiko langileei kalitatezkoa eta duina izango den enplegua bermatzea dela. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eta ardura daukaten beste erakundeei honakoa eskatzen diegu: ezarri ditzatela behingoz neurri erreal eta eraginkorrak. Era berean, enpresek segurtasunaren eta osasunaren esparruan bete beharreko neuriak betetzen dituztela ziurtatzeko baliabideak ezartzea.
Mobilizazioak
MEC MEC PIZZERIA zentralaren aurrean. Sopelan egingo da ostiral honetan 12:30tan.
Helbidea: Enrique Urrutikoetxea 3, Sopela, Bizkaia
Bilbo, 2016ko urtarrilak 11