arabako esku hartze soziala

Lanuzteak hasi dira negoziazioa bultzatzeko

2026/01/21
Lanuzteak hasi dira negoziazioa bultzatzeko
Gaur txanda bakoitzeko 3 orduko lanuztea egingo da, eta negoziazio mahaiak urtarrilaren 29an egingo duen bileran aurrerapausorik ematen ez bada, otsailaren 4an eta 5ean bi greba egun egingo dira.

Jarraian ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuen ohar bateratua:

Dagoeneko 11 hilabete pasa dira sektoreko IV. hitzarmenaren negoziazio-mahaia eratu zenetik, eta aurrerapenak oso urriak izan dira. Sektorean presentzia dugun 4 sindikatuok, sektoreko langileekin kontrastatu ondoren, soldatak eta lan-baldintzak sektore publikoko langileenekin parekatzea eskatu dugu.

Ordutik, AISA patronalak ez die aldarrikapenei erantzun, negoziazio osoan zehar planteamendu xantaiatsua eginez, bandazozbeteta eta gai gutxi batzuk bakarrik jorratzeko borondatearekin (soldatak eta plusak, lanaldia, segurtasuna eta osasuna, LGTBI+ pertsonen berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzeko neurriak, nahitaez landu beharrekoak direnak, eta gaixotasun egoeran daudenentzakoosagarriaren aldaketa, baja luzeen estaldura okertzen duena).

Lau sindikatuok, langileen proposamenak jaso ondoren, hobekuntzak proposatu ditugu hitzarmenaren 28 puntutan, eta horietatik 10ek ez dute inolako kostu ekonomikorik. Patronalak 11 hilabetetan ez die erantzun kostu ekonomikorik ez duten 10 gai horiei, eta hori erabat onartezina da.

Horregatik, talde politiko guztiekin bilerak eta hainbat mobilizazio egin ondoren, sindikatuek lanuzteak eta grebak deitu ditugu. Gaur txanda bakoitzeko 3 orduko lanuztea egingo da, eta negoziazio mahaiak urtarrilaren 29an egingo duen bileran aurrerapausorik ematen ez bada, otsailaren 4an eta 5ean bi greba egun egingo dira.

Lanuzteen eta mobilizazioen gaurko jardunaldia astelehen honetan Eusko Jaurlaritzan lortutako gutxieneko zerbitzuen akordio baten pean egiten arida, sindikatuek sustatutako bilera batean. Aldundiak, hitzarmenaren aplikazioaren eraginpeko zerbitzu eta zentroen arduradun nagusiak, ez zuen bertaratzeko ardurarikizan, agerian uzten beraienarduragabekeria eta erabateko errespetu falta sektoreko langileei eta gizarte-zerbitzuetan artatutako pertsonei, zuzenean eragindakoeklanuzteen eta greben jardunaldiek, akordiorik ezean.

Gorka Urtaranek eta bere taldeak, beraz, ez dute akordioa errazten, ez dute haienerantzukizun publikoa hartu, eta ez dira arduratzen gatazka baten ondorioez, gatazka konpontzeko erabaki politikoak hartu behar direnean. Argi izan dezatela ez garela geldituko sektoreko langileek merezi duten hitzarmena lortu arte.