Elkarretaratzeak hezkuntza alorrean murrizketen aurka

2012/01/31
Elkarretaratzeak hezkuntza alorrean murrizketen aurka
Hezkuntzako sektore ezberdinetako langileek Madrilgo eta Gasteizko gobernuak inposatzen ari diren murrizketa neurrien aurkako bere haserrea agertu dute beraien ikastetxeetan eta elkarretaratzeak burutu dituzte.

Murrizketen aurka eta zerbitzu publikoen garapena exijitzeko mobilizazioen barruan, hezkuntzako sektore ezberdinetako langileak protesta eguna burutzera deituak zeuden gaur.

EAEko ikastetxe ezberdinetan bertako langileak gobernuek inposaturiko murrizketan aurkako beraien haserrea agertu dute eta elkarretaratzeak burutuko dituzte protesta moduan, gobernuei murrizketak alde batera utzi eta inbertsio politikak gara ditzaten exijituz.

Murrizketa neurriek krisitik atera beharrean langabezia areagotzen ari dira, lan-baldintzak prekarizatzen, lan-zamak gehitzen, hezkuntza kalitatea kaltetzen eta inoiz baino beharrezkoagoak diren zerbitzu publikoak erasotzen.

Neurri hauek gainera, agerian uzten duten Eusko Jaurlaritzaren menpekotasun onarkaitza  Madrilgo gobernuak egiten dituen politikekiko.