Murrizketen aurkako protesta Donostiako udaletxean

2012/11/29
Murrizketen aurkako protesta Donostiako udaletxean
Berrehun bat langilek parte hartu dute gaur eguerdian Donostiako udaletxean euren lan-baldintzen alde antolatutako protestan. Gabonetako aparteko-paga ordaintzea eskatu dute pleno aretoan burututako elkarretaratzean. ELAren esanetan, borondate politikoa egonez gero, badaude murrizketak ezartzen dituen dekretua ez aplikatzeko mekanismo errealak.

 

Era honetan, 2013ko ordainsariak aurreratzeko proposamena makillaje hutsa da. Langileei eta gizarteari iruzur egitea da, 2012ko paga bat ez baita ordainduko. Honek, langile publiko hauentzako urteko soldataren %7ko jaitsiera suposatzen du. Azken hiru urteetan jasandako soldata murrizketa metatua, orotara, %20 izango litzateke.