Murrizketa eta erreformek langabezi eta pobrezi gehiago dakartela salatzen du ELAk
Era honetara, langabezi tasa %16,6an kokatzen da, 27-EBko %10,6a baino 6 puntu altuago. Adierazgarria da Greziak (%25,1) eta espainiar Estatuak (%25,8) soilik dutela langabezi tasa altuagoa ikustea, eta baita Portugalek ere (%15,7) langabezia baxuagoa duela jakitea.
Gainera, langabetuen %45,1ak ez du inolako prestaziorik jasotzen Hego Euskal Herrian (%41,9 duela urte bete), eta %34ak soilik jasotzen du kotizaziopeko prestazioa (%35,6a 2011ko epealdi berdinean). Hau da, igo egiten da inolako prestaziorik jasotzen ez duen langabeen portzentajea, eta jaitsi jasotzen dutenen diru zenbatekoa.
Servicio Público de Empleo Estatal-ek ezagutzera emaniko datuek agerian uzten dute murrizketa eta erreforma ezberdinek langabezia, ekonomi arazo, eta pobrezia gehiago dakartela. Izan ere, langabezian dagoen biztanleria %16,9an igo da Hego Euskal Herrian urte betean, 27-EBko %9a baino nabarmen gehiago, non murrizketak txikiagoak izan diren. Mobilizazioa da murrizketa hauekin bukatzeko eta egoera hobeago batera garamatzaten politikak bideratzeko tresna bakarra.