Muñoa: “ Mobilizazioekin murrizketei aurre egingo diegu”

2012/09/17
Muñoa: “ Mobilizazioekin murrizketei aurre egingo diegu”
Amaia Muñoak, ELAko idazkari nagusiaren-albokoak, irailaren 22an Bilbon, Gasteizen eta Donostian murrizketen aurka egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitu du. Izan ere, “mobilizazioa da egungo politika ekonomikoak bultzatzen duen pobreziari aurre egiteko modurik eraginkorrena”.

 

ELAren arduradun irailaren 26ko greba bultzatzen duten eragile sindikal eta sozialekin batera izan da gaur Bilbon egin den agerraldian. Bere esanetan, “datorren larunbateko manifestazioek politika ekonomiko eta sozialak aldatzea bilatzen dute; gaur egiten dugunak balio izango du etorkizunean hartuko diren baldintzatzeko”.

Muñoak Portugalen gertatzen ari dena ekarri du gogora. “Murrizketen ondoren gizartea amildegira doa, pobrezia eta langabezia gehiagorekin, ekonomia kolapsatu batean”.